XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eskaera-orriaDokumentu honetan erosketa-eskaera jasotzen da.
Honen helburua da:
- Eskakizuna jasotzea.
- Salerosketa prozesuari ekitea.
Emate-agiriaBertan, enpresa edo bezero batek saldutako material edo tresnak agertzen dira zerrenda batean.
Hiru orri izango ditu gutxienez.
- Jatorrizkoa.
- Lehenengo kopia: eroslearentzakoa; erosketa egiten den unean ematen zaio.
- Bigarren kopia: eroslearentzakoa; erositakoa jasotzen duenean ematen zaio.
OrdainagiriaDokumentu hau zenbateko bat kobratzen duenak luzatzen du, eta ordaintzen duenari ematen dio, honek ordaindu duela egiaztatu ahal dezan.
Taloitegi baten zati da eta honek banaketa hau du:
-
-
Salerosketa operazioa egina dela legez frogatu eta egiaztatzen du.
Hemen zehazki adierazita datoz emate-agirian zerrendaturiko gaiak.
Egin eta bidaltzeko epea hogeita hamar egunekoa izaten da.
TxekeaOrdaintzeko agindua da; pertsona batek kontu bateko fondoetatik dagokiona jaso ahal izateko balio du.
Txeke-motak:
-
-
-
Gailu elektronikoz irakurtzekoak diren inskripzioak dituzten plastikozko txartelak dira.
Enpresekin, dendekin edo bankuekin egiten diren operazio ekonomikoak errazteko balio dute.
KostuaOperazio, proiektu, eta abar baten benetako balorea.
InbentarioaPertsona edo enpresa batek dituen ondasun guztiak ageri eta deskribatzen dituen zerrenda dugu hau.
Une jakin batean duen ondarearen egitura adierazten du.